Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ixo!

Andoni Egaña -

2022ko irailak 20

Donostia saria jasotzearekin aipatu du Juliette Binochek izan duela bidelagun leial bat bere ibilbidean: isiltasuna. Presentzia bat omen da isiltasuna. Grabatzen hasi aurreko uneetako isilaldiak ematen omen dio indarra hitzak, imintzioak, jarrerak... gorpuzteko. Isilaldi hori errealizadoreak eta aktoreek konpartitua denean, hor sortzen omen da, zinez, gero filma izango dena.

Isilaldien aldekoa zen Ludwig van Beethoven ere. Batzuek diote berea dela «ez eten isiltasunik, hobetzeko ez bada» dioen esaldi entzutetsua. Musikari bati Beethovenen musikaren ezaugarri nagusia zein zen galdetu nionean, «braaaum!» hutsa zela erantzun zidan. Akaso, isilaldiaren osteko oldarraldia beti oldarraldiago delako.

Uda hau ere «braaaum!» bat izan da. Bakartu egin gintuen pandemiak, eta bakardadeak berez eta derrigor dakar isilaldia. Geure onera etortzen hasi garenean zarata nagusitu da. Inoiz baino zaratago. Tabernetakoa, terrazetakoa, sakelakoetakoa, barraketakoa, soinu-probetakoa, petardoena. Dianak eta ez dianak izan ditugu aspaldiko partez. Zenbaitentzat, isilaldi osteko zarata mingarri izango zen. Bizipoz, besteentzat. Orain, sanmigelak ate joka ditugun honetan, lehengora itzultzeko amorratzen egongo da zenbait. Isilaldi neurtura.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...