Onintza Enbeita.
BIRA

Fumigatzeaz

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Ez da aire bidez fumigatzen gaituzten lehen aldia. Thaumetopoea pityocampa edo procesionaria hiltzeko ere, aire bidez bota zuten botika. Gu umeak ginen orduan, baina kontatu zigutenez pinua zomorroak hartuta zegoen, eta ez zegoen beste biderik basoa salbatzeko. Herriko eskolan genbiltzan, eta handik hurbil ere bazen pinua nahikoa. Orduak eman genituen zomorroek ilarak nola egiten zituzten begira eta, ilaratik bat kenduz gero, zer gertatzen zen aztertzen.

Hiru hamarkada geroago, oraindik ere, erreketastoetako arrainak orduantxe hil zirela esaten dute askok gure herrian. Ez da hori izango arrazoi bakarra: lurretik uretara filtratu izan diren botikek ere izango dute zerikusia. Baina orain, ustez basoa salbatzeko, berriz ere aire bidezko fumigaziora jo orduko, ordukoaz hitz egin behar genuke: albo kalteez, pinua ez beste zuhaitzetan izandako eraginaz, egokitasunaz...

Izan ere, basoa salbatu esaten digutenean, pinua salbatu ari zaizkigu esaten. Eta agian, basoa salbatzeko benetako modua, pinu eta eukaliptu guztiak bota eta haiek etorri orduko hemen zeuden landareak lehenestea izango da. Beranduegi dela esango dute askok, baina oraindik lurrak arnasa hartzen du. Egindezagun zentzuzko zerbait guztiz ito baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.