Onintza Enbeita.
BIRA

Lehentasunak

2020ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Batzuek dena uzten dute igandetan futbol partidak ikustera joateko eta beste batzuek egunkariak irakurtzen pasatzen dute asteroko jaieguna. Badaude urte guztian euren burua mugatzen dutenak udan oporretara joan ahal izateko, baina badaude oporretarako dirua Michelin izarrak dituzten jatetxeetan gastatzen dutenak ere. Bizitzako motibaziorik handiena dirua aurreztea da zenbaitentzat eta beste zenbaitentzat gastatzea. Ezagutu ditugu euren printzipioei eustearren garrantzitsutzat hartzen ditugun gauzak galdu dituztenak: baita gauza materialak ez galtzearren arima saldu dutenak ere. Jende askok gustatzen ez zaion zerbaitetan lan egiten du benetan egin nahi dituen gauzetarako dirua izateko. Beste askori ez dio ezerk inporta bere hankatarteak baino gehiago. Ikasketetan murgiltzen direnak asko dira, eta aprobatzearekin konformatzen direnak ere bai. Ume batzuek oso txikitatik eskaintzen diote denbora eta energia musika instrumentu bati, eta beste ume batzuek jolastean baino ez dute pentsatzen.

Bakoitzak ditu bere lehentasunak, eta lehentasun horien arabera bizi da. Batzuek bertsolaritza bizi dugu, musika eta antzerkia maite ditugu, eta beste batzuentzat Abiadura Handiko Trena da lehentasuna. Eta horren araberako politikak egingo dituzte hemendik aurrera. Ederra datorkigu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.