Onintza Enbeita.
BIRA

Makurrak

2020ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Egoera izan daitekeenik eta okerrena dela pentsatzen duzunean, beti dago gauzak okertu ditzakeen zerbait. Ez da nahikoa ekonomia ez gelditzearren jendearen osasuna izorratzea, ez da nahikoa jendeari koronabirusa duen edo ez jakiteko testik ez egitea, ez da nahikoa musu aurrekoak normalean baino ez dakit zenbat aldiz garestiago saltzea, ez da nahikoa Martxoaren 8ari leporatzea pandemia hedatu izana, ez da nahikoa zahar etxeetako langileek babes neurririk ez izatea, ez da nahikoa medikuek hiltzen nori utziko dioten erabaki beharra. Ez. Orain, guztiok etxean sartuta gauzkaten momentua aprobetxatu nahi dute duela urte batzuk idatzitako sententzia betearazteko.

Hemen izan dira koronabirusa etorri aurretik ere gizartea ikaratzen ahalegindu diren birusak. Dena da ETA izenarekin ezagutu genuenak ez zigun osasun urte gutxi kendu, eta badirudi txertoa urruti dagoela oraindik. Bata dela eta bestea dela, hamar urte baino gehiago iraun zuen herriko tabernen kontrako epaiketak. Bidaiak, gastuak, auzipetuek bizitza antolatzeko zailtasunak, antsietatea... eta orain, manifetazio eskubidea ukatuta daukagunean, enbargua. Pentsatzen nuen txerrikeriarik handienak ikusiak nizkizuela. Bada ez; pertsona arruntaren buruak eman dezakeena baino miserableagoak eta makurragoak zarete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.