Onintza Enbeita.
BIRA

Erakustea

2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Beti pentsatu dut ez nuela sekula egingo. Baserritar akonplejatuaren sindromea deitzen nion: hondartzara joateko astirik ez denez egoten beti, azala belzteko bide propioak asmatu beharra. Eta nik beti pentsatu dut udan zuri daudenek zuri egoteko eskubidea daukatela; eta punto. Baina orain, hara non harrapatu dudan neure burua bikiniarekin aitzurrean. Ez hori bakarrik: eguzkia kukuka ari zen batean bikini gabe joan ortura, eta sujetadore eta kulero hutsean ekin nion indabak ereiteari. Etxekoak harritu egin ziren: inork ikusita ere. Egia da, pentsatu nuen, edonork ikusteko moduan nago. Baina neu ere harritu egin nintzen:ez zitzaidan batere inporta.

Eta gaur telefonoz hitz egin dut lagun batekin. Eta esan diot: «badakizu morenita nagoela?». Esan orduko ohartu naiz gauzaren erridikuluaz. Zer inportako du azalaren koloreak, hilabete bi badaramatzagu elkar ikusi gabe? Bada, bai, antza inporta du; zeren lagunari zerbait ona iruditu zaio. Eta berriz ere ohartu naiz edertasun eredu konkretuak noraino sartuta dauzkadan. Beti haiei eskapan nabil, baina askotan harrapatzen naute. Hori bai, honek badu alde on bat: duela urte batzuk ez bezala, orain ez nau kezkatzen nire haragia hondartza eta ohetik kanpo erakusteak. Ezta ikusten duten askok pentsatuko dutenak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.