Onintza Enbeita.
BIRA

Niniak

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Mende berriak baino Nini gehiago ekarri ditu Koronabirusak. Belarria jartzea besterik ez dago ohartzeko: nik oso gaizki pasatu dut, ni zintzoa izan naiz arauak betetzen, ni lanik gabe geratu naiz, nire emaztea medikua da eta oso gaizki pasatu du, nire gurasoak ezin izan ditut ikusi, nik ez ditut umeak etxetik atera ahal dela esan digutenera arte, nik antsietate handiena daukat, ni urduri jarri naiz supermerkatuan, nik ez dut inor salatu, ni egunero irten naiz balkoira txaloak jotzera, nik badakit nor zenbat aldiz eta zertara atera den kalera, ni ez naiz farmaziara behar ez ditudanak erostera joan, ni apenas atera naiz kalera eta atera naizenean maskara eta eskularruak jantzita atera naiz, nik beldurra daukat, nik baditut kexatzeko arrazoiak eta ez naiz hainbeste kexatu, nire maitalea da ni ikusi gabe gelditu den pertsona bakarra munduan, nire lehengusina erizaina da eta txaloak merezi ditu, nire neba derrigortu egin dute egunero lanera joaten, nik ez dut inor besarkatu ez muxurik eman ez ezer, ni oso gaizki pasatzen ari naiz.

Agian, norbaitek esplikatu beharko die, edo esplikatu beharko digu, pandemia egoera honetan guztiok aldatu behar izan dugula gure bizitzeko modua. Guztiok. Eta ia inork ez daukala eskubiderik beste guztiei kontuak eskatzen etengabe ibiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.