Onintza Enbeita.
BIRA

Lotsa

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Pertsona bakarrak aitortu dit orain arte koronabirusa izan duela. «Hobeto», esan nion. Barre egin zuen. «Behin pasatuz gero, bake santua! Besteok beldurrez bizi gara!». Ez duela ondo pasatu esan zidan, baina egia dela orain lasai dagoela. Beste gauza bat izango omen da hilabetetik gora zainketa berezietan egon direnen kasua. Berea ikusita, nahiz eta bederatzi egun ospitalean egon, bakea daukala esan zidan. Hala ere, ez omen zion inork hain lasai erantzun bake santuarena. Ez nion garrantzirik kendu nahi izan koronari, noski, eta komentatu zidan jendea lotsatu egiten dela orain gaixotasuna izan duela esaten. Egia hori ere: larrialdi zerbitzuak gaixoz lepo egon dira, jendeak berrogeialdi luzeak egin ditu froga norbaitek egiteko zain, baina gure inguruan inor ez da gaixorik egon.

Ez diot inori eritu dadin desio, baina aukerak urriak dira: batzuk zer pasatzen ari ziren jakin gabe pasatu dute, beste asko probak egin zain daude eta askok sukarra izan dutenik ere ez dute aitortu.

Zergatik koronabirusa izan dugula aitortzeko lotsa hori? Hor ere urriak dira aukerak: batetik dago egoeraren ardura guztia herritarrengan jarri duen Eusko Jaurlaritza, eta bestetik daude balkoian jarri eta auzokoak seinalatzen ibili direnak. Azkenean badirudi gaixotu dena merezita gaixotu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.