Onintza Enbeita.
BIRA

Geurekoiak

2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Gurasoen etxea garbitzera itzuli da hilabete bi eta gero. Hasieran pozik hartu omen zuen hamabost eguneko etxealdia: etxea margotu, zokondoak garbitu... gero, ordea, itotzen hasi ei zen. Hildakoen kopuruak larritu egin zuela esan dio amari: «Esterminio bat dela pentsatzen nuen». Eta azkenean egoera onartu duela aitortu digu: «Hil behar badut hil egingo naiz, baina bizi ere egin behar dut». Askok pasatu ditugun momentuak dira pandemia hau hasi zenetik: shocka, inkontzientzia, beldurra eta onarpena. Askok bizi izan ditugu emoziook geure etxeko bakardadean. Gure amak dena entzun dio, baina «hil behar badut hil egingo naiz» entzun orduko salto egin du: «Nik ez dut hil nahi, ordea!».

Etxean elkartasunagatik egon garela esan dugu gehienok, ez dugula beldurrik, arauak bete ez dituztenak arduragabeak eta berekoiak direla esan digute, komunitatearen aldeko heroiak izan gara. Baina irudipena dut, barruan, bene-benetan, etxean gelditu bagara, hiltzeko edo gaixotzeko beldurragatik izan dela. Komunitate osoa egon gara honetan, baina bakoitzak bere burua salbatzeko intentzio ezkutua eta geurekoia ere izan dugu. Hori ere humanoa da. Kontua da oraindik komunitatearen alde gauza asko egin ditzakegula, baina geure burua erdi salbu ikusi dugunean erlaxatu egin gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.