Onintza Enbeita.
BIRA

Dirua

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Bederatzi urte baino ez dituzte. Batek badu nirearen moduko odola: bestea haren laguna da. Bikini berria nahi zutela-eta, gerra galanta eman zion bakoitzak bere amari. Azkenean, horretarako gaudelakoan, izekoak hartu zuen hitza, eta joan ginen bainujantziaren bila. Pronostikoek bestelakorik esan zuten arren, ondo pasatu nuen. Haien gurasoek ezer ez ordaintzeko agindu zidaten: bakoitzakbere diru zorroa ekarri zuen.Uste baino bainujantzi merkeagoa erosi zuten, eta hura aukeratzea baino lan gogorragoa izan zen sobera gelditutako dirua non gastatu erabakitzea. Derrigor gastatu behar zuten eramandako diru guztia. Neure burua ikusten nuen: ez baitut nik dirurik aurreztu bizitza konplikatua dela ulertzen hasi arte.

Nik beti amaitu dut gurasoek emandako dirua egunean bertan. Ez hori bakarrik: amamak ekarritako txokolatea ri-ra amaitzen nuen, eta gero besteek nola jaten zuten begiratu. Zerbait kosta bazait, dirua gordetzen ikastea izan da. Ez inoiz asko izan dudalako, poltsikoan kili-kili egiten zidalako baino.

Pentsatu nuen umeei esatea gordetzeko, baina isildu egin nintzen. Konplikatuko zaie bizitza, eta ikasiko dute. Edo agian ikasi gabe aterako zaien zerbait izango da. Edo mundua aldatuko dugu, eta hurrengo belaunaldiek ez dute diruarekin kezkatu beharrik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.