Onintza Enbeita.
BIRA

Iragana

2020ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Bagenekien, baina orain CIAk ere hala esaten duela jakin dugu: Felipe Gonzalezen Gobernuak sortu zuen GAL. Eta, CIAk horren berri bazuen, garai hartan Madrilgo Gorteetan zeuden alderdiek ere izango zuten: PPk, adibidez. Nahiz eta orain ez dituen GALek eragindako biktimak aitortu nahi. Hemen hurbilago ere ez ziren egiatik urrun ibiliko: EAJkoak, esate baterako. Garai hartako HBk argi zeukan estatua modu zikinean ari zela ETAren kontra. Eta bide batez, bere kontra. GAL sortu baino lehen izan baitziren AAA eta BVE, eta zuzenean GALen izenean hil gabe, baina modu zikin berean hil baitzuten Josu Muguruza. Beraz, sigletatik harantzago, egon da gauzak egiteko modu pentsatu bat. Bitartean, HBkoak izan ginenoi, etengabe eskatzen digute indarkeria kondenatzeko: ETAren indarkeria, jakina. Idoia Mendia edo Pedro Sanchez edo haien alderdiko edonor prentsaren aurrean agertzen denean, ordea, ez dio inork behin eta berriro eskatzen GAL kondenatzeko. Eta egitearren egin egingo lukete; izan ere, PSOEk ez du arazorik ahoz GAL kondenatzeko. Arazorik ez duen moduan ekintzez GAL kondekoratzeko. Baina besteok gara iraganaren berrikusketa kritikorik egin nahi ez dugunok.

Irudipena dut berrikusi beharreko iragan horri orrialde gehiegi kendu nahi dizkiotela batzuek euren lotsak ezkutatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.