Onintza Enbeita.
BIRA

Zaintza

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Gizarteak kostata onartzen duen jendearekin egiten du lan. Guztiek daukate normalak ez omen diren gauzak egitera eramaten dituen sindromeren bat. Harrigarria egiten zait berak nola hitz egiten dien edozein pertsona helduri bezala. Ez die barkatzen, euren ahalak garatzeko kinka estuetan jartzen ditu. Izugarri maite dute. Berak haiek adina ia-ia. Pandemiak desberdintasun handiak azaleratu ditu, eta honetan ere ez da desberdina izan. Txertoaz hitz egiten dutenean, adibidez, inork ez ei du haiei buruz ezer esan: erresidentzien txandan ote doazen, sektore zaurgarriekin, osasungintzarekin... administrazio publikoak berak ere, bestelako elkarte eta boluntarioen esku utzita ditu zenbait zaintza lan. Zaintza. Ze polita den tabernako barraren inguruko elkarrizketetan, eta zein pringatuak iruditzen zaizkigun eguneroko bizitzan, ezeren truke, ingurukoak zaintzen dituztenak. Edo zelako miresmenez begiratzen diegun guk egin nahi ez duguna egiten duten horiei. Zaintza. Euskal Herriko baserri askotan, etxearekin batera, herentzian etorri den zama astun hori. Teorian gauza polita da zaintza, baina praktikan oso jende gutxik egiten du eder. Eta bera da bat, dudarik gabe. Kontua da, ondokoaren zaintzari emana den jende askok bezala, ez duela erraz onartzen besteok bera zain dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.