Onintza Enbeita.
BIRA

Zain

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Umetan liluragarria iruditzen zitzaidan San Isidroren historia. Mezatara joatea erabaki zuen lana bertan behera utzita, eta Jainkoak aingeruak bidali zizkion egin gabe utzitakoa egitera. Izango ditu historiak mila aldagai, baina Aitita Balendinek horrela kontatzen zidan. Harrezkero askotan pentsatu dut, nerabezaroan fardo garaia heltzen zenean batez ere, ondo egongo litzatekeela aingeruek egitea guk egin beharreko lana ere. Alferkeriagatik izango zen edo lagunengana joateko presagatik, baina halakoak pentsatzen nituen. Ez daukat esplikatu beharrik halakorik ez dela inoiz gertatu. Eta ibili gara euriari ihes egin nahian lanean, eta hartu digu ortua belarrak edo eraman dizkigu tomateak gorrinak, baina aingerurik ez da etorri.

Lehengo batean aitari esan nion umetan zer pentsatzen nuen San Isidroren zorteaz. Barre egin zuen. Kontatu zidan behinola Usparitxako Saturrengana joan zirela gizon pilo bat behiaren partoan laguntzera; txahala atzez omen zetorrelako. Zekor hori ondo atera, eta batek esan eizion: «Satur, San Antoniok gorde diezazula txahala», eta Saturrek «San Antoniok ez! Neuk baino», erantzun. Eta pentsatzen dut euskaldunok, independentistok, zapalduok... ez ote daramatzagun urte asko guk egiten ez duguna beste norbaitek egingo digulakoan zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.