Onintza Enbeita.
BIRA

Bigarren eskua

2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Hemen ez daukagu halakoetarako ohitura handirik, baina hemendik kanpo oso arruntak dira. Gauzak gutxitan erabili eta bota egiten diren lekuan bizi gara. Arropak hilabete gutxi batzuetan erabiltzen ditugu, edo egun berezi baterako erosi eta gero ez digute balio izaten, edo umeak hazi egiten dira arropak apurtu baino lehen, eta gauzak bota egiten ditugu. Askotan, gainera, sailkatu gabe: denak ontzi berdinera. Berdin egiten dugu altzariekin edo altzari baten gainean jartzeko erosten ditugun gauzekin. Kontsumitu, nazkatu arte eutsi eta gero bota. Eta gehienetan, azkar nazkatzen gara. Hala ere, hori guztia baino arraroagoa egiten zait bigarren eskuko gauzei diegun destaina. Lagunek emandakoa hartzen dugu, baina kosta egiten zaigu beste norbaitek erabilitako gauzak erabiltzea. Lekutan gelditu dira sei ahizpek soineko berarekin Jaunartzea egiten zuten garaiak, edo mozorroak ahizpon artean aldatu eta errepikatu egiten genituen garaiak.

Bigarren, hirugarren edo laugarren eskukoak izan, gauzak berrerabiltzen ikasi behar genuke. Kontua ez baita bakarrik gauzak birziklatzeko ontzietara botatzea. Egiten direnean erabiltzen diren lanorduak, baliabideak eta materialak kontuan izango bagenitu, gehiago ezin denera arte erabiliko genituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.