Onintza Enbeita.
BIRA

Askatasuna

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Europa Ingalaterrara begira jarri da. Bada notizia larriagorik Alemanian, baina Ingalaterran iritsi da beste guztiok espero dugun eguna. Madrileko hauteskundeak irabazteko askatasuna kaƱa baten truke eman zuen eskuinak, eta Londresko irudiak ikusita, ez dirudi lorpen zaila denik. Boris Johnson bera, konfinatuta ei dago, baina gidatzen duen herrialdeari askatasuna itzuli dio. Garai arrarootan maskararik gabe ibiltzea, etxerako ordurik ez izatea... dira askatasuna. Hau da, salbuespenezko neurriak kentzea askatasuntzat hartzen dugu. Baina askatasuna hori baino gehiago da. Arraroa egiten zait jendea halako ospakizunetan ikustea salbuespenezko neurriak kendu dituztelako, baina ez pentsio duinen aldeko manifestazioetan edo giza eskubideen aldeko borroketan edo herrian egiten den beste edozein ekimenetan.

Maskara gabe kalean ibiltzearekin gure bizitzako helburua lortu egin dugula dirudi, baina maskara kendu digutenean, bizitza berriro hasi baino ez da egin. Oraindik lortzeke dago konfinatu gintuztenean lortzeko geneukan hura guztia, eta harrezkero, eskubide gehiago murriztu dizkigute. Bai, nik ere itzuli nahi dut lehengo bizitzara, baina izurria hasi zenean bezain libre izan nahi dut. Eta gero eta libreago. Horretarako, ordea, maskara baino gehiago kendu behar diot neure buruari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.