Onintza Enbeita.
BIRA

Ordezkatu

2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Atzo Athleticen izan berri diren hauteskundeez aritu ginen berbetan zaleak, bazkideak, futbolaz ezer gutxi dakigunak eta ezer jakin nahi ez dutenen talde bat. Harrigarria da nola interes gutxien geneukanok ere bagenekien guztiok hiru hautagai izan zirela. Futbola beti dago erdian: guztiok harrapatzen gaitu nahita edo nahi gabe. Hamaikak hamaikaren kontra baino, guztiok jokatzen dugu guztion kontra, eta herriaren funtzionamendua baldintzatzen du. Pentsa zer izango litzatekeen gizartea futbolari eskaintzen zaion denbora beste kirol bati eskainiko baliote albistegiek, edo musikari, edo mekanikari, edo euskarari edo beste edozein gauzari. Izan ere, ezer ez da berez gertatzen. Zentroan zer egongo den eta garrantzitsua zer izan behar den erabaki egiten da. Ez guk edo gure lagunek, baina munduaren kontrola gura dutenek gure gustuak zeintzuk izan behar diren diseinatzen dute. Berdin du gasolinak ze prezio daukan, zure herriko futbol taldea ukatu ezin duzun sentimendua da: egin zaitez bazkide. Futbola adibide ederra da talde-lanaren garrantzia erakusteko, baina horretarako izan ezik beste guztirako erabiltzen da. Zeren, esango didazue ea hilabete amaierara iritsi nahian kalean gora eta behera gabiltzanotatik nor ordezka dezakeen Athleticeko hauteskundeetan izandako hautagaietako edozeinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.