Onintza Enbeita.
BIRA

Erreferenteak

2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Mundua aldatzea izan da ekintza iraultzaile askoren oinarrian egon den ideia. Gero hasi ginen esaten mundua aldatu ezin badugu ere, ez gaitzala munduak alda; eta orain, hurbilago gaude lehertzetik aldatzetik baino. Kontua da munduak aldatu gaituela apur bat. Esate baterako, Euskal Herritik munduari hizketan ari diren erreferente asko erdaraz ari dira. Kosta egiten zait ulertzea. Demagun ekologiaren edo feminismoaren militantea zarela. Izugarria da zure herriko hizkuntzen ekosistema naturala zapaldu duen hizkuntzan egitea zapalkuntzaren aurkako aldarria, lurrari euskaraz hitz egiten ziotenak erabat ahaztuta. Gehiago oraindik, hizkuntza horren inposizioak lotura zuzena izan du emakumeak lotu dituen erlijioarekin eta bizimodu ereduarekin. Agro-ekologian ari garenean ere, zer pentsatua eman behar liguke aimaraz ari den jendearekin edo sojaren produkzio industrialak etxerik gabe utzi duenarekin gaztelaniaz aritzeak. Ez hizkuntzak direlako zapaltzaile, baina bai hizkuntza eta kultura baten ezarpenak, beste batzuenak isilarazi egin dituelako.

Zapalkuntzaren kontra ari bagara, saiatu beharko genuke zapalkuntza guztiak irakurtzen. Hemen, ordea, gero eta gehiago dira munduari erdaraz hitz egiten diotenak, eta nire galdera da ea benetan norentzat ari diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.