andoni egana
HITZ ETZANAK

Kanpoan

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Ondoeza, oinazea, minzorria, mina... gauez dira ondoezago, oinazeago, minzorriago eta minago. Ondoezak badaki gauez oinaze bihurtzen eta minzorriak min. Gauez, ingurua hilda dagoen ordu horietan, piztu egiten da mina.

«Bada zerbait gauez minez egotea baino okerragoa», bota zidan behin adiskide batek. Kera bat egin zuen suspensea indartzeko eta brastakoan jaurti gero: « Kanpoan zabiltzala minez egotea da gerta daitekeen gauzarik okerrenetakoa». Kontatu zidan bidaiatzen ari zela sumatu zuela nobedaderen bat. Etxetik eta herritik urrun, bertako hizkuntza arrotz, erietxerako behar zituen paperen jabe zen edo ez jakin gabe... une oso txarrak pasatu omen zituen. Harik eta erietxe batera jo eta bertan artatu zuten arte. Esker oneko azaldu zen laguna, mina joatean sentitzen den euforia punttu horrekin artean.

Hamabost mila etorkin Osakidetzaren Osasun Txartelaren jabe izango dira aurrerantzean, Eusko Legebiltzarrak onartuko duen lege berria medio. PPk 2012an paperik gabekoei osasun zerbitzuak galerazi zizkienetikbehin-behineko paper batekin moldatu behar izaten zuten eta paper horrek ez zien erkidegorako baino balio. Ondo. Barruan duten mina sendatzea zaila izango bada ere kanpoan dutena goxatzen badute, bada zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.