andoni egana
HITZ ETZANAK

Akatsak

2018ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Infantarena egin» esamoldea zabaltzen ari da egunotan. Badakizue zertsu izan daitekeen infantarena egitea. De Migel auzitzat ezagutu dugun horretan, auzipetu nagusien bikotekideek epailearen aurrean deklaratu behar izan dutenean, senarren lan, negozio eta joan-etorriei buruzko deus ez zekitela azaldu dute...

«Ertzaintzarena egin» esamoldea ez dut oraindik inon entzun-ikusi. Baina izan daiteke etorkizunean zerbait izendatzeko modu egokia. Zer? Batzuk besteei eta besteek batzuei errua eta erantzukizuna erantsiz guztiek eskuak garbitu nahi izatea; ezjakintasun sinesgaitza hautatzea aterpe; gertatu ez zena gertatzen ari zela eta gertatua ez zela gertatu sinetsarazi nahi izatea. Hori eta gehiago izan daiteke Ertzaintzarena egitea, Iñigo Cabacasen heriotzari buruzko epaiketan sumatu dugunez.

Epaiketak eta epaiketen segimendua hain eguneroko ogi bihurtu zaizkigun honetan, ez nau kezkatzen hitzen gezurrak, hitzen egiak baizik. Ezaguna da gazteleraz epaiketa ondoko erabakiari «fallo» deitu ohi zaiola. Irribarre bihurria osten digu hitzak. Euskaraz, berriz, epaia eragiteko tresnaren bat behar izaten da, aizkora esaterako. Eta ebaki eta ebaki ari den aizkorari derrigorrez sortzen zaizkio koska txikiak: akatsak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.