andoni egana
HITZ ETZANAK

Bai

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Bileren aurreko bilerak izaten dira interesgarriak. Badakizue zertaz ari naizen. Bilera baterako hitzordua jarria dago eta parte hartu behar dutenetan batzuk —taldearen osaketa eta interesak askotarikoak izan daitezke— aldez aurretik elkartuko dira bilera nagusirako estrategia prestatzera. «Halakok halako azpimarratuko du eta horri halako erantzungo diogu»; «honako gai hau aterako dute eta komeni zaigu hortik ahalik eta azkarren ihes egitea»; «beraiei utziko diegu hitza hartzen eta diotenaren arabera jokatuko dugu»...

Inork horri buruzko galderarik egin ezean, ez du inork onartuko bileraren aurretik bildu izana. Gainera, ez dago gaizki ikusia eta biltzea eskubide urraezina da. Erantzukizuna adierazten du, gaiarekikointeresa eta zerbait burutu nahia.

Besterik dela iruditzen zait Justizia tartean bada. Aste honetan Cabacas auzian lekukotza eskaintzen ari zen ertzain batek «bai» erantzun du ohikoena «ez» erantzutea zenean. Bilera egin izana aitortu du, akusazio partikularrak Eusko Jaurlaritzako abokatuekin edo Ertzaintzaren nagusiekin deklarazioa prestatzeko bildu zen galdetu dionean, arras susmagarri. Egiak ez baitu inolako estrategiaren premiarik. Gezurrak, aldiz, memoria ona eta prestakuntza hobea ditu zor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.