andoni egana
HITZ ETZANAK

Populua

2018ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Esango nuke guk estreinatu genuela jandaurrean. Eta doinu-letrak presaka ikasi izanaren oroitzapena dut. Entsaioren bat gehienez Zinema frontoira garaiko kantautore onenen telonero irteteko. Hamalau-hamabost urteko gazteak ginen gehienak, taldetxo bat herriko musika akademian —zentzurik platondarrenean hartu hau, ikasketa ahalik eta osoenarenean— Imanol Urbietaren inguruan genbiltzanak.

«Kalera, kalera!» hark gerora izango zuen hedapenaz ez genuen deus sumatzen. Ikasi genuen doinua nola edo hala, betiere taldekoren batek guk baino hobeto ikasiko zuen esperantzan. Eta ikasi genuen letra ere. Baina gogoan dut azken orduan sortu zen eztabaida, baten edo bestearen aldeko zein-nor ziren gogoratzen ez badut ere. «Bultza ta bultza euskal langile, euskal herri sufritua...». «Herri» hori neutroegia zela, burges-txikiegia esango zuen norbaitek, eta ea zergatik ez genuen «euskal populu» kantatzen. Joe! Ikasten pasatako orduak pasatu eta gero! Silaba bat gehiago gainera! Azkenean, «herri» kantatu genuen eta hala geratu zen.

Handik bost-sei urtera, Bryanen bizitza pantaila handian ikustean berritu zitzaidan pasadizoa. Orain, irakurri berri dut «populu» hitza Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa eleberrian. Garai hartaz ari da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.