andoni egana
HITZ ETZANAK

Tristura

2019ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Atzoko Gipuzkoako Hitza-n Aitziber Arzallusek egindako erreportajeak eman zidan atentzioa. Hari esker jakin nuen Blue Monday izendatu dutela datorren astelehena. Eta ez da nonbait uste hutsa. Cardiffeko Unibertsitateko irakasle batek xehetu zuen urteko egunik tristeena zein den erabakitzeko formula. Urte sasoi honetan egiten duen eguraldiak, Gabon jaietako gastuen ondorengo sakelaren meheak, familia bileren ondorengo sentimendu zurrunbiloak,urte hasierarako jarritako helburuak betetzen ari ez garela frogatzeak... denak eragiten omen du datorren astelehena izan dadin urteko egunik tristeena. Urteko egunik zoriontsuena, berriz, ekaineko hirugarren ostirala omen da.

Eta izan, izan daitezke hala edo halatsu. Nik, esaterako, argi daukat umetan maiatzeko hirugarren ostirala izaten nuela kuttunen. Amak urte osorako izango ziren kirol-oinetakoak orduan erosten zizkigun. Guk uste genuen Santa Marinako jaietako lasterkaldirako propio erosten zizkigula. Gerora konturatu ginen amaren ikuspegitik urte sasoiarekin zuela zerikusi handiagoa. Beroarekin, oporren hurbiltasunarekin...

Izan ala ez izan, izendatzea iruditzen zait gogorra. Gogoa ematen du oihu egitekoa: «Triste noiz egon behar dudan behintzat utzi niri erabakitzen!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.