Onintza Enbeita.
BIRA

Bisitak

2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Egun osoa egin dugu kotxean joan eta joan. Halako batean iritsi gara, eta gustura utzi ditugu maletak hotel merke batean. Afaldu eta lo egitea baino ez zaigu geratzen bihar bisita egiteko. Goizean atera gara etxetik, eta errepideko bazter batean bazkaldu dugu. Kartoizko edalontzi tristeetan atera digute kafea, eta, hala ere, gozo bezala hartu dugu. Ez da lehen aldia: ohituta gaude. Egonak gara Almerian, Leonen, Badajozen, Avilan, Huelvan, Murtzian eta Madrilen.

Buruan bueltaka dabilkit Gorka Fraileren kasua. Estrasburgoko epaitegiak dio familia joan izan zaiola bisitara, eta, beraz, haren urruntzean ez dagoela deliturik. Presoak urruntzea ondo omen dago euren inguru terroristatik hurbil egon ez daitezen.

Egia da: familiak munduko edozein bazterrera iristen dira. Nola, ordea? Inor gelditu da pentsatzen zenbat arriskatzen dugun autoa martxan jartzen dugun aldiro? Inork pentsatu dut zenbat bisita salbatu dituen Mirentxin boluntario taldeak? Inork kalkulatu du gure bizitzako zenbat lanorduren dirua eman behar izan dugun errepidean? Inori inporta zaio urteetan aurrera doazen gurasoek zenbat gaitz aguantatzen dituzten kilometro luzeetan? Inor kezkatzen dute gure umeek?

Bada, giza eskubideen epaitegiak, izenari eutsi nahi badio behintzat, kontuan izan behar luke hori guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.