andoni egana
HITZ ETZANAK

Claudine

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Surya Bonalyren izena aipatu, eta inor gutxi jabetuko da zeini buruz ari garen. Berrogeita bost urte ditu egun, eta ezohiko bizimodua izan du txiki-txikitatik. Claudine zuen lehen bere izena. Orain daramana, urte eta erdi zituela adoptatu zuten gurasoek jarri zioten. Reunion irlan jaioa zela uste izan zen luzaroan, baina neskatoak ongi koxkortu ondoren bere jatorriari buruzko ikerketak egin zituen, eta ordura arteko ustea gezurra zela ohartu zen. Ez zen urrutiko irla hartan jaioa, Frantzian bertan baizik. Adoptatu zuten gurasoek onartu behar izan zuten euren asmazioa izan zela, halako neska beltzaranari jatorri exotikoa eransteak mesede egingo ziola pentsatu zutela. Prentsa erakartzeko modutzat erabili zuen jatorriarena bere lehen entrenatzaileak ere...

Bazen norbait Claudine edo Surya. Olinpiar zina egitearen ohorea berari egokitu zitzaion Albertvilleko neguko olinpiar jokoetan, 1992ko otsailean. Ordurako izotz-patinajean lorturiko dominaren bat bazuen paparrean, eta gerora beste mordo bat zintzilikatuko zituen.

Sortu dizkiguten distantziak dauzkagu hemen, ordea. Hegoaldeko hedabideek, baita publikoek ere, «geure» egin digute Olinpiar Joko haietan brontzezko domina lortu zuen Blanca Fernández Ochoa. Eta Surya bazenik ere ez genekien...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.