andoni egana
HITZ ETZANAK

Zahatoa

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Lagun batek kontatzen zuen. Francoren garaietan Martuteneko kartzelan zegoen, eta, han ardo-zahatorik ez zutela-eta, eraman ziezaioten eskatu zien etxekoei. Eraman zioten. Igaro zuen kartzelaldia, eta askatu zuten laguna. Itzuli zen herrira, eta, etxera bidean, aitarekin eta aitaren kuadrillakoekin egin zuen topo. Txikitoren bat hartu, eta biak bakarrik abiatu ziren oinez etxerantz. Eta, halako batean, aitak galdera: « Zahatoa, zer, ez al duk bueltan ekarri?». Maitea izango zuen aitak, nonbait, eta bere burua zuritzen ahalegindu zen semea: «Ez... Han utzi dut. Lagun batzuek barruan geratu behar izan dute eta...». Espero ez zitekeen epaia eman zion aitak: «Ondo egin duk han uztea. Hik berriz ere beharko duk zahato hura». Ezagutzen zuen aitak semea. Behar izan zuen gerora ere.

Duela bi urte, fetxa hauetan, gai saihetsgaitza zen Kataluniakoa. Joan dira bi urte, zer gertatu den eta zer ez den gertatu badakigu. Kataluniako kontuek albistegi gehienetako lehen notizia izateari utzi zioten, eta, ondorioz, batek baino gehiagok duda egin dezake duela bi urteko oldarraldi zibiko hura hustu egin ote den.

Ongi etorria aurtengo Diada. Jendarte baten sakoneko nahiak ez dira gauetik goizera deuseztatzen. Zahato hura berriz ere behar dutela erakusteko eguna dute gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.