andoni egana
HITZ ETZANAK

Logura

2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Agirreren bi eleberri entzutetsuenak irakurri genituen; Perurenaren jarraitzaile sutsu nintzen umetan; Garmendia eta Ezpondarekin bertsotan aritu izan naiz; Artolaren Txuriko oso etxeko egin genuen goizeko euri artean...

Akaso atzo beste Txomin baten aurrez aurre bazkaldu nuelako-edo etorri zitzaidan gogora. Umetan, Txomin edo Txomintxo logurarekin lotzen zen figura zen guretzat. «Txomintxo dator» esango zion gurasoak haurrari lotara errendi zedin.Mahai-jirakoek ez zela gure herriko esaera soilik baieztatu zidaten. Esaten zela Oiartzunen, Errezilen, Elgoibarren... ere. Jada erabiltzen ez den baserrirako lan-tresnaren baten izena galtzea ulertzekoa ere bada. Umeak eta euskaldunak beti izan dira, ordea. Eta lo egunero egiten dugu. Pena litzateke esamoldea erabat galtzea.

Lorik bildu ezinik zabiltzan gau horietako batean egiteko moduko ariketa iruditzen zait. Saiatu gogora ekartzen garai batean erabiltzen zenituen eta orain guztiz atzenduak dauzkazun esamoldeak. Deus lortzen ez baduzu ere, hurbilago izango duzu loa. Eta kasualitatez zerbait erreskatatuko bazenu, mesedetxoa egingo zenioke hizkuntzari. Gazta erdi bat bederatzi mila euro ordaintzeko prest dagoen herri honetan, akaso ordainsariren bat ere emango dizute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.