andoni egana
HITZ ETZANAK

Osatu

2019ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Etxetik urrun, ondoeza min da, eta mina jasangaitz. Orduan sentitzen da benetako babesik eza. Demagun Vienan zabiltzala egun batzuk pasatzera joanda. Demagun harantzakoan lokartua zeneukan zauri bat zornatu egin zaizula eta ziztadek ez dizutela azken bi gauetan begirik biltzen utzi. Demagun desastre hutsa zarela paper, dokumentu eta horrelakoekin. Baina badakizu, etsi-etsian mina gailentzeko premia izanez gero, batean ez bada bestean hartu eta artatuko zaituztela. Lasaitasun handia emango dizu horrek.

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren azken ikerketak erakutsi digu Erkidegoko biztanleen immigrazioari buruzko iritzia tolerantziarantz doala. Migrazioa beharrezkotzat jotzen dugu ekonomiak hobeto funtzionatzea ahalbidetzen duelako eta bertakook nahi ez ditugun lanak haiek betetzen dituztelako. Baina... Datu batek eman dit atentzioa. Erregularizatu gabeko etorkinei osasun arreta eskaintzearen alde hamarretik sei baino ez da ageri. Gainerako laurek ez diete paperik gabeei osasun arretarik opa. Eta horiek jarriko nituzke nik urrun, etxetik oso urrun, minez eta babesgabeturik. Zauri zornaturen bat badaramate. Kaskezurrean ziztada batzuk baino ez lituzkete behar... aurreiritziak birrintzen laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.