andoni egana
HITZ ETZANAK

Omen-amen

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Bagenuen lagun bat adinean aurrera joan ahala gero eta torero hobea zena. Pasioz kontatzen zuen zer plazatan toreatu izan zuen; zeinen zezen handiak jartzen zizkioten; zer-nolako txalo zaparradak entzuten zituen... Ibilia zen zerbait, baina ez hurrik ere berak kontatzen zuen modura. Halere, bere balentriak entzutera ohituak geundenok ez genuen sekula gezurtitzat hartu. Gezurra, definizioz, engainatzeko asmoz pentsatzen edo sentitzen duzunaren aurkakoa esatean baitatza. Eta gure torero-ak ez zuen inor engainatu nahi izaten, bere errealitate desitxuratuaren berri eman baizik.

Urrats bat sakonagora eginda, fake news purian dabilen esamoldea da. Gazteleraz bulo darabilte hitzetik hortzera. Guk ezin dugu gezur-ean geratu. Gezurra asmatu eta gezurra zabaldu, biak harrapatzen dituzte fake news edo bulo-k. Badute hasieratik ibilbide intentzio bat gezur soilak ez duena. Bila nenbilela, Elhuyar hiztegian amen-omen esamoldearekin egin dut topo. Gustatzen zait. Akaso, atzekoz aurrera nahiago.

Pantailara denetik iristen zaiguegunotan. Felipe VI.aren azken diskurtsoa eta Palmeras en la nieve eleberriaren pasarte bat lotzen dituen berriarekin egiatan zer gertatu den jakitea interesgarria da oso. Batik bat, literatur kritikarientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.