andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxe-lan

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Etxe eta lan oso baldar uztartu izan ditugu azken mende erdi honetan euskaraz. Debereak ziren haiei euskarazko izena eman behar eta etxeko lanak agintzen zizkiguten ikastolan. Ez genituen gustuko, baina, paradoxikoa bada ere, aitzakia on bihurtzen ziren une jakin batzuetan. Etxeko lanak egin beharra aipatzen genuen etxeko lanik ez egiteko: ez mahaia jartzeko, oherik ez egiteko, platerik ez garbitzeko... Etxerako lan eta etxeko lan bereiztera ez ginen iritsi, gure belaunaldian behintzat.

Itxialdi hau dela eta, jabetu naiz jendeak ez dituela bereizten etxetik lan egin eta etxean lan egin kontzeptuak. Herritar asko etxetik lan egiten ari den egunotan, pentsa daiteke sortzaileok ere etxetik lan egiten dugula. Eta ez da egia. Guk etxean egiten dugu lan, ez etxetik lan. Etxean lan egiterakoan zer-nondik elikatzen den sortzaile bakoitzak asmatu beharko du...

Itxialdi hau ez litzaidake itogarri, etxetik lan egiten dugula uste duen hainbat ez balitz. Arantzazuko fraideak ere eskera etorri zaizkit! 75 urte bete ditu egutegi mitikoak. Pare bat bertso edo. Baietz nik. Haiek gutxienez ez dira itzulinguruka ibiltzen. Ez dute leiho bat mundura, konpartitzeko aukera bat... eta horrelako eufemismorik erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.