andoni egana
HITZ ETZANAK

Tentazioak

2020ko apirilaren 3a
00:00
Entzun

Egunotan, balkoitik ikusi ahal izango zenuen, gutxi —ordu jakin batzuetan gehiago—, baina jendea ibili badabilela. Txakurra paseatzera irten dena; zaborra jaistera doana; erosketa-poltsa daramana; kale garbitzailea bere lana eginez; auzoko janari dendara iritsi den kamioiko gidaria... Ibili badabil jendea kalean. Ez zenuena sumatuko da inor geratu, eta luzaroan eskaparate bati begira. Horixe da, segur aski, kaleetako paisaian gehien aldatu dena. Zertarako begira geratu? Ezinbesteko zerbait saltzen ez duten dendak itxiak daude eta alferrik da begiratzea. Ezinbesteko zerbait saltzen dutenetara, berriz, zer nahi duzun oso jakinean zoaz, eta aski lan duzu txandan itxarotearekin.

Erakusleihoak. Behar zena ekoizten zen garai batean. Gero, aurrerapen industrialekin, errazago ekoizten hasi ziren eta ekoiztutako oro saltzea bihurtu zen helburu, beharra eragitea. Orduan sortu ziren eskaparateak. Hasieran, denetik eta asko zeukatela erakusteko jartzen zituzten salgaiak kristal atzean. Finduz joan zen artimaina. Argiak, ongi neurturiko kokapena, artea ia-ia.

Bolada batez amu horiek hain amu ez izatea ez letorkioke gaizki kontsumo gizarte honi. Tamalez, kristalik gabeko erakusleiho erraldoiak jarri dizkigute eskura, ordea...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.