andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugituz

2020ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Gazteak baleki; zaharrak baleza dio errefrauak. Badirudi zaharrak badezakeela. Itxialdi honetan asko ari dira egunero ariketa fisikoak egiten. Laurogei urtetik gorakoak ere grinatsu ari dira eguneroko gimnasia txintxo eginez, Erlo Telebistari edo ETBri begira.

Irakaskuntzan soinketa irakasle den adiskide batekin izan nuen hitz-aspertu bat telefonoz atzo. Kezkaturik zegoen. Adinekoak taulak egiten ari diren bitartean nerabe asko eta asko tablet-ari begira eta besaulkian etzanda irudikatzen zituen. Eta geu ere hortatik paseak garenez badakigu: esatea alferrik da. Adin jakin batean guraso edo irakaslerik onena baino hobea da lagunik txarrena...

Kontu bati erraparatu behar genioke, ordea, kirolaz, lehiaz harago, norbere buruarekin eta inguruarekin harremanean jartzeko modua dela sinesten dugunok. Futbolariak —eta futbolariak aipatzen ditut erreferentzialenak beraiek direlakoan— ikusi ditugu itxialdian elkarri erronka joz, komuneko paperarekin tokeak egiten, bikotekidearekin gorputz-mekano ezinezkoak, sokasaltoan... Ikusi ditugu, era berean, datozkeen partidetarako serio prestatzen. Ondo. Baina pozik ikusiko nituzke gaztetxoak ariketa fisikorako xaxatzen ere. Guk esatea alferrik da. Oyarzabalek edo Williamsek esatea, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.