andoni egana
HITZ ETZANAK

Izendatu

2020ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Pandemiak heltzen direnean izendatu egin behar izaten ditugu. Eta jatorria beti hain nabarmena ez bada ere, gaixoaldiak ipinitako izenarekin lotzen ditugu oso gerora ere. Gripe espainiarra deitu zioten 1918koari. Asiako gripea, 1957koari. Eta handik hamaika urtera heldu zenari, Hong Kongeko gripea. Fokua kanpoan jartzeko joera dugu. Izendatuek ez dute hori gustuko izaten, eta, esaterako, Espainian gripe espainiar-ari Napolesko soldadua-rena deitu izan zitzaion, fokua beste leku batean jarriz. Euskaldunok ere badugu eskarmentua horretan. Nafarreria edo Baztanga deitu genion Xenpelar hil zuen gaitzari. Astanafarreria hitza entzuten genuen ume ginela barizela izendatzeko...

Sexu jardueretan ere antzeko zerbait gertatzen da. Greziarrena, kubatarrena, errusiarrena, frantziarrena... egitea deitzen zaio honako edo halako egiteari. Baina ez beti berdin toki guztietan. Espainian kubatar bat egitea deitzen zaion horri, munduan zehar espainiar bat egitea deitzen zaio... Kolonialismoaren ajeak segur aski.

Euskaldunok, gaixotasunen kulpak geure artean banatu genituen nonbait. Sexuan, berriz, deus ez. Ez da arlo horretan gure izenik mundura zabaldu, nik dakidala. Mixiolaria-rena guri zor zaigula esango du norbaitek. Gehienak euskaldunak zirela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.