andoni egana
HITZ ETZANAK

Umea

2020ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Argi ibili beti izengoitidun jendearekin» bota zidan behin bizitzan ni baino eskarmentu handiagoa zuen batek. Bere esaldi borobilarekiko errezeloa azaldu nion. Esan nion izengoitidun ororekin fidatu behar ez banuen ia inorekin ez nintekeela fida, non eta hemen, Euskal Herrian, asko eta asko etxe-izenez ezagutzen ditugun lekuan. «Ez naiz horietaz ari», esan zidan serio. Familia usadioan edo ezaugarri fisiko jakin batean oinarrituriko izengoitidunak ere ez ez zituen sailean sartzen. Besteez ari zela erantsi zuen, beste pertsona ezagun baten izena jartzen dietenez edo hartzen dutenez.

«Horiekin ibili behar duk argi. Futbolzale ile-kixkur pottoko guztiei ez zaie Diego Armando deitzen. Ezta ilehori melenadun guztiei ere Xuxter. Baina bakan batzuei bai. Erne horiekin! Guztiok bizi gaitu gure zoroak, baina horiena markakoa izaten da. Nabarmenduzale direlako egiten dira goitizenarena jabe. Plazaren gunea bereganatu arteko onik izaten ez dutelako».

Hil da Billy el Niño, merezi zuen lekuan pasatu gabe eta merezi baino papar-pisu handiagoz. Gaztetxotatik nabarmendu zelako jarriko zioten izengoitia, eta horrek haizatu egingo zuen. Tamalez, ez zuen denean imitatu izena eman zion Mexiko Berriko pistoladuna. Hura hogeita bat urterekin hil zen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.