andoni egana
HITZ ETZANAK

Lanaz

2020ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Uneotan erdi eta erdi hor nonbait izango gara lanean hasiak eta lanean hasi gabeak. Hasi berrien artean, batik bat adinean aurrera samar doazenetan, ezinegonaz gain pereza ere sumatu dut itxialdiaren ondorengo lehen lanegunei ekiterakoan. Ekonomikoki estu-estu ez dabilenak bestela ere bizi daitekeela deskubritu du etxealdian, ez liokeela axola handirik krisi hau luzatu eta jubilazioak harrapatuko balu, nahiz lehen pentsatzen zuena baino diru gutxiago izan. Litekeena da Oscar Wildek arrazoi izatea: «Lana, egiteko deus ez daukatenen babeslekua baino ez da».

Mario Moreno, Cantinflas, ere ohartu zen aferaren gakoa zein zen. Aktore mexikarrak zioen, lanak zerbait txarra derrigor izan behar zuela, ona izatera aberatsek beraientzat bakarrik hartuko zuketela. Ez dakit Arantxa Tapia eta enparauei graziarik egingo dien ateraldiak...

Askorik egiteko famarik ez zuen batek lan egin behar izan zuen bolada batez. Lagunek zer moduzko esperientzia izan zuen galdetu zioten: «Ez duk hain txarra lana... Baina bizitzeko denbora asko kentzen dik». Horrexetaz jabetu da jende multzo bat joan den bi hilabetean. Multzokoa izateko, ordea, badira bi baldintza: urteak eta dirua. Asko ez bada ere aski behar du batetik zein bestetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.