andoni egana
HITZ ETZANAK

Arropak

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Joan-etorrietarako bada ere askeago utzi gaituzten honetan, herritarroi presa sumatzen zaigu. Presa, ile apaindegira joatekoa; presa, kirola egitekoa; presa, lagunekin kafe bat hartzekoa; presa, udaldirako arropa berriak erostekoa...

Ulertzekoa da. Zerbait beharko dugu herritarrok eta ile apaintzaileek, tabernariek, arropa saltzaileek... egoera honetatik ateratzeko. Herenegungo irudi batek eman zidan atentzioa. Nagusi galiziarra duen arropa denda handi eta entzutetsu horietako batek ireki ditu ateak. Poltsa pare bat eskuetan zuela zorion aurpegiz ateratzen ari zen neska gazte bati mikrofonoa jarri dio telebistako erreportariak. Ez dut gogoan zer galdetu zion eta zer erantzun zuen. Huskeriaren batziur aski. Baina ziur nago une eta leku berean «bertako komertzioaren alde zaude?» galdera egin baliote, neska gazteak «baaai» erantzungo zukeela, itxialdia baino a luzeago batez. Zer esan ikasi dugu. Nola jokatzen dugun da gakoa.

Fernando Simon jazkerarengatik egin zitzaidan sinesgarri. Txukun baina apal, milioika pertsona egunero begira edukiko zituela jakin arren. Etxean lanean ari zela une batez zaborra jaistera zihoanaren janzkera azaldu du kameren aurrean. Bestelakoak ere sumatu ditugu: traje-korbatak soinean eta garun-mihiak zabor...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.