andoni egana
HITZ ETZANAK

Urri

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Abuztuko eguarte bat zen. Enpresa bateko pare bat lagun etorri ziren hitzordura, berandu. Ez zen utzikeria. Izerdi patsetan zetozen, lanerako hautatu zuten arropaera —trajea soinean— egokiena ez zelako segur aski.

Ongi hartu genuen elkar. Herrian egiteko asmoa zuten eta gerora egin ez den kultur eraikin berriak zer-nolakoa beharko zuen nahi zidaten galdetu. Nirekin bezala, herriko beste hainbat kultur sortzaile eta eragilerekin biltzeko asmoa zuten eta gure iritziekin txosten bat burutzekoa, udalaren enkarguz. Nekientxoa azaldu nien. Banuen Gasteizko gizarte etxeen inguruko ezagutza pittin bat; paseak nituen Gipuzkoako kultur areto gehienak...

Burutuko zuten txostena. Handik hilabete batzuetara zinegotzi batekin egin nuen topo. Onean esan nion ez zitzaidala iruditzen premiazko enpresa bat kontratatzea zenbait herritarren iritziak bildu eta txosten bilakatzeko. Lehen egin genuen bezala, borondate hutsez egingo genukeela guk gure lana eta milaka euro batzuk aurreztuko zituela herriak. Aski zela alkatearen dei bat. «Ez dauka ba alkateak beste zereginik!» erantzun zidan. Eta bertso baten hasera etorri zitzaidan ezpain artera: «Hainbeste lan badaukate, ez nuke izan nahi alkate...». Orain eta gutxiago! Diru iturriak nabarmen urritu dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.