Onintza Enbeita.
BIRA

Zaballa

2020ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Badakit mundua beste norabait egongo dela begira, baina Zaballako espetxeak merezi du harantz begira dezagun. Badakit urtea hasi zenetik hona, milioia pasa direla COVID-19ak munduan hil dituenak, baina Zaballan ere hiltzen ari da jendea. Bai, Zaballako kartzelan, hementxe bertan, gure ondoan, urrun joan gabe, lau lagun hil dira urte hau hasi zenetik hona. Eta munduak daraman martxarekin lau pertsona gutxi direla irudituko zaio askori, baina hau ez zen iragan urtarrilean hasi.

Gure bizitza manejatzen duen agintari-jende horrek guztiak kartzelak eraiki zituen munduan ordena jartzeko. Umetan eskolan irakatsi ziguten pertsona gaiztoak joaten direla kartzelara eta onak zerura; errealitatean, ordea, pertsona gaiztoek agintzen dute nork merezi duen kartzela eta nork ez. Ez dut esango nik ziega batean bizitzea egokitu zaion oro ona denik, baina kartzelan bizi izan den jende asko gaiztoa ez dela argi daukat. Eta gizartearen miseria ezkutatzen duten kartzela zuloetan hil dadin uzten diote jendeari laguntza psikologikorik gabe, baldintza higienikoak bermatu gabe, menpekotasunak areagotuz...

Kartzelan dagoen jendea estatuaren zaintzapean badago, ospitaleak beteegi daudelako korridoreetan jendea hiltzea bezain eskandalagarria da kartzelan jendea abandonatuta hiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.