andoni egana
HITZ ETZANAK

Eleberriak

2021eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Isaac Albéniz musikagileak aita euskalduna zuen eta ama kataluniarra. Katalunian jaio zen. Lau urterekin eskaini zuen Bartzelonako antzoki batean lehen piano kontzertua. Oso ongi joko zuen, haur bati ez zegokion mailan, entzuleak oholtzaren gibeleko kortinak altxatzera joan baitziren, ezkututik norbait ari zen frogatzera. Hamar-hamaika urterekin, etxetik ihes egin eta bere kabuz ibili zen Gaztelan eta Euskal Herrian, kontzertuak antolatu, burutu eta txanponak bilduz. Bidelapur batzuek ostu zizkioten denak. Hamalau urterako, Ameriketara joana zen, batzuek diotenez, Cadizen poliziarengandik ihes zebilela itsasontzi batean ezkutatu ondoren… Eleberri hutsa.

Miquel Iceta politikariak aita euskalduna zuen eta ama kataluniarra. Katalunian jaio zen. Idazmakina saltzaile kataluniar bat Bilbora gonbidatu zuten ezkontza batera. Berak joaterik ez, eta 22 urteko alaba bidali zuen. Babesle lanak egiteko ipini zioten mutil gazteaz maitemindu zen. Bilbon geratu zen behar baino hiru egun gehiagoz. Maiteminak salbatu zuen. Hartzekoa zen hegazkina erori egin zen… Eleberrri baten ernamuina.

«Begi onez eta itxaropentsu» hartu dute jeltzaleren batzuek Icetaren ministro izendapena. Ez dakit. Suite española-k eta Iberia utzi zizkigun Albénizek…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.