andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezkontza

2021eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Ez naiz bakarra izango. Segobiako ihesa filmak ezagutarazi zigun Rossinyol kantua eta iltzatuak geratu zitzaizkigun doinu-hitzak betirako bihotzean.Kataluniako kantu tradizional ezaguna da, Erdi Arotik datorrena, eta herritarrek ez ezik, besteak beste, Joan Báez, Joan Manuel Serrat edo Nana Mouskourik kantatu izan dutena.

Aspaldi batean, kantuari buruzko xehetasunak jakin nahian nenbilela, malmaridada bati buruzko istorioa zela irakurri nuen, gazteleraz. Hitzak berak eman zidan atentzioa. Malmaridada. Ez nintzen berehalakoan jabetu zer esan nahi zuen. Gaizki ezkondua,oker ezkondua... edo ezkontza bihurritutakoa. Kantuan, laguntza eskatzen dio narratzaileak txori erresiñulari. Joan dadila amarengana hegan —aitarengana ez joateko propio zehaztuz gainera— eta esateko artzain batekin ezkondurik ez dela ongi bizi, artaldea zaintzera behartzen duela eta...

Kataluniako hauteskundeen emaitzek ekarri didate gogora arima penatuaren istorioa. Independentistek gehiengoa lortu dute. Ezer ez da erraza, ordea. Azken urteetako elkarrekiko mesfidantzak zenbaterainokoak diren orain ikusiko da, gobernu osaketaren garaian eta hura abian jartzean. Ea inor ez den malmaridada sentitzen. Ea artaldea zaintzearen lana ez den, inorentzat, gogaikarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.