Onintza Enbeita.
BIRA

Behar

2021eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Ohi duen bezain lasai bota zidanaitak, kotxean gindoazela: «Ume, nik ez daukat hiltzeko beldurrik». Sufritzeak ematen omen dio zer pentsatua, eta bere amaren moduan burua galtzeak ere bai. Horixe ei da bere beldurra: egunen batean guretzako karga izatea, eta bera horretaz ohartu ere ez egitea. Hiltzeko ardurarik ez omen du, ordea. «Zer gehiago egin behar dut nik mundu honetan, bada?», galdetu zidan gainera. Hotzikara batek hartu zidan gorputza. Heriotza tabu egin duen belaunaldikoa naiz ni, eta heriotza naturaltasunez bizi izan zuen mundu baten lekuko, aita.

Pentsatu nuen baduela aitak arrazoia. Mundu honetan egiteko gelditzen zaiona erein duena jasotzea da: ilobez gozatu, lagunekin egon, zaindua izan, alabak besarkatu (eta jasan). Eta orain mugatuta dauka hori guztia. Eta berak sufritu egiten du bizi ezin dituen gauzei begira.

«Zaharrak zaindu behar ditugu!» da azken urteko mantra errepikatuena, baina zaharrak zaintzea haien iritzia entzutea ere bada. Etxeratu egin ditugu, erresidentzietatik irten gabe egon dira edo daude asko hilabete luzeetan: Kontuz, zaharrak, kartel bat daukatela dirudi. Inork ez du haiengana hurreratu nahi: arriskutsua da. Alta, galdera da: inork galdetu die zaharrei zer nahi duten? Inork eskatu die iritzia zer behar duten erabakitzeko? Bada, hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.