andoni egana
HITZ ETZANAK

Gure

2021eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Ezaguna da oso Lazkao Txikik, tertulian ari zirela, mahaikide bati bota ziona. Harroxko ari omen zen hizketan mahai-jirako bat, bere balentriak kontatzen. Nire etxean honako eta nire etxean halako; nire semeak hau eta nire semeak bestea. Eta Lazkao Txikik, pipertu egiten baitzen euskararen senari huts egiten zitzaionean, kargu hartu zion: «Nahi duana esango duk, baina ez haiz ondo ari. Euskaraz ez diagu sekula 'nire' etxea edo 'nire' semea esan. Beti esan izan diagu 'gure' etxea eta 'gure' semea». Min hartu zuen nonbait hiztunak eta galdera batekin erantzun zion: «A bai? Eta orduan zer esan behar diagu, 'gure' andrea?». Orduan eman zion zartakoa Lazkao Txikik, mihia mihigaizto: «Hik, badaezpada, bai».

«Nire txakurra ez da autoa edo hozkailua bezalako zerbait», bota du pozarren txakur-jabe batek, maskotak bizidun izakitzat hartu dituen lege berriari buruz galdetzean. Akaso, txakurraren kasuan ere, 'gure'-tik abiatzea zuzenagoa litzateke.

Eta gutxienekoa iruditzen zait hori. Nire ustez, jabetzaren aldetik, esaldi egokiagoa litzateke honako hau: «Txakurra ez da nire autoa edo nire hozkailua bezalako zerbait». Bizidunak direlako. Sentimenduak dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.