andoni egana
HITZ ETZANAK

Gora!

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Hala entzun nion behin mahai-jiran gizon edadetu bati: «Horri ez haizerik eman, hartu egiten dik eta!». Mahaikide zen pertsona bati buruzko goraipamenak egiten ari zen beste bat. Edadetuak bazekien lausengu haiek oso serio hartuko zituela goraipatuak, eta bazekien handik ondorio onegirik ez zela aterako, poztu eta puzturen arteko aldea ez baitzuen oso ongi bereizten haizetuak.

Duela astebete pasatxo telebistari arretarik eskaini gabe ari nintzela, hitz batzuek atentzioa eman zidaten. ETB2ko saio bat zen, sukaldaritzari buruzkoa. Konexio bat egin zuten, eta kamera aurrean aritu zen pertsonaren agur-hitzak geratu zitzaizkidan belarrietan katigaturik. «Gora Euskadi! Gora bertako produktuak! Eta gora Juanito!». Eta nik ez, baina nire adimenak iraintzat hartu zuen. Euskara normalizatzeko sorturiko tresna batean, gazteleraz bere burua goraipatu beste egitekorik ez duenak tarte bat izan dezan, zer egin dugu gaizki?

Pertsonari badiot kariñoa. Eraiki duen pertsonajeari, eta hari haizea ematen diotenei, ez hainbestekoa. Juanito Oiarzabal Katmandun geratu da orain, itzuli ezinik, pandemia dela eta. Arazoaren berri eman digu. Batek baino gehiagok pentsatuko du joan zenerako bazekiela zein zen egoera, gu auzo-herrira ere joan ezinik ibili garela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.