andoni egana
HITZ ETZANAK

X

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Noizbait jabetu nintzen matematikan ez nintzela hain txarra. Abstrakzioan bai, galdu egiten naiz; kalkuluan, ordea, buruz, pixka bat goitik eta pixka bat behetik jota, aski erraz iritsiko naiz emaitza aurkitzera.

Albert Jacquard filosofo frantziarra, Filosofo ez direnentzako filosofia txikia liburuan, ezezagunaz ari da, inkognitaz. Honela dio: «Demagun honako buruketa ebatzi behar dugula: 'Hamabost urte barru, neskato honek, iaz zituenak baino hiru aldiz urte gehiago izango ditu. Zenbat urte ditu orain?'. Begi bistakoa da buru-lan handia eskatuko lukeela, besterik gabe, emaitza asmatzeak. Matematikariari ahalegin hori ez zaio gustatzen. Nagia da, eta nahiago izaten du bide jorratuan abiatu. Horregatik, adin ezezagunari izen bat emango dio, nagitasunaren ondorioz ahalik eta izenik laburrena. Letra bakarra: x. Eta hortik ekingo dio ekuazioa planteatzeari. x+15= 3 (x-1). Hots, x+15= 3x-3. Eta segi egingo du ekuazioa askatuz, emaitza lortu arte. Bederatzi».

Hor galdu egiten naiz. Aitortzen dut. Baina bada beste ahalmen bat, sena deitzen zaiona eta neskato entzun orduko zortzi-hamalau urteren tartekoa izan behar duela esaten dizuna. Hortik bederatzirako bidea ez da hain malkarra... Senez, Jacquard izaten dut gogoan Felipe González ikusten dudanero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.