andoni egana
HITZ ETZANAK

Orain

2021eko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Armiarma tankerako lanpara bat logelako sabaian; galtzerdiak zurtzitzeko egurrezko arrautza; auto-matrikula bat zenbakien osteko letrarik gabea; idazmakina bat lan mahaiaren gainean; txoriak harrapatzeko biska pote bat; zurezko estalkidun josteko makina; letoizko antosina... Egungo paisajean garaiz kanpoko objektuak ikusteak zirrara sortzen dit. Irudimenak ere eskertzen du, eta oroitzapenei tiraka hasteko euskarri bikaina dira.

Anakronikoa: joandako garai bati dagokion zerbait, gaur egunean ere, nahiz tarteka izan, ematen dena.

Baionako taberna batean pertsona beltz bati sarrera debekatu diote, beltzek istiluak baino sortzen ez omen dituztelako. Poliziari hots egin eta entzungor egin diote; TikToklari bat harro azaldu da pantailan, bere maitaleak engainatu, eta preserbatiborik gabe egiten duelako larrutan. Askok babes-barre batekin erantzun dio kirtenkeriari; abian da 13/13 auzia. Zenbaitek ez ditu aintzat hartuko auzipetuen tortura salaketak. Anakronismoa objektuei dagokienean gustagarri zaidan bezala, jarrera eta gertakizunei dagokienean higuingarri zait. Eta anakronismo mordoa pilatzen denean, akaso ez direla hain anakronismo esan nahi izango du, joandako garaietan bizi garela zinez, nahiz berrietan bizi garela uste izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.