andoni egana
HITZ ETZANAK

Pipita

2021eko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Izenak berak eman zidan atentzioa. «Center» edo «shop» irakurri izan banu, ez nion arretarik eskainiko. Baina «Morrokotudak» horrek katigatu egin ninduen. Jakin-mina piztu zidan gazteleraz dakigun euskaldunontzat ere atzendua dagoen berba hots berezikoa hitz larritan ikusteak.

«Morrocota» Karibe itsasoko arrain bat da nonbait. Urre koloreko azala du. Horren ondorioz hasi omen ziren Venezuelan urregorri lingoteei «morrocotuda» deitzen. Hitzak, patatak edo tomateak egin zuten bide bera egin zuen Ameriketatik penintsulara. Eta iritsi zen gurera ere. «Morrokotuda» deitzen zitzaien joan zen mendeko erdialdera Bizkaiko meatzeetan mineral-zatiak garbitzen aritzen ziren emakumeei. Lan gogorra. Oinak uretan beti; eskuak ere bai. Lan lakarra. Are gehiago, gizonezkoen jornalaren erdia kobratuko zutela jakinda.

Eusko Jaurlaritzak jarri du «Morrokotudak» egitasmoa abian. Oso maskulinizaturiko alor jakin batean, industrian, emakumeen sarbidea erraztea du helburu. Bi milioi euro jarri omen dituzte egitasmoa burutu ahal izateko. Ez dakit den asko edo den gutxi. Ez dakit helburua zenbateraino beteko duten. Urre-pipitak uste gabeko lekuetan aurkitzen dira, ordea. Eta izenburuarekin asmatu izana ez da gutxi. Gure Historian sakontzen hasteko balio izan du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.