andoni egana
HITZ ETZANAK

Krabelinak

2021eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Egun bat. Bakarra. Ez dirudi asko denik laurogeita lau urteko bizitza betean, baina min emango zion beste egun batez ez iraun ahal izanak. Uztailaren 25ean hil zen. Beste egun bakar batez bizi izan balitz, bestelako indar sinbolikoa hartuko zukeen bere heriotzak.

Sinbolo indartsua izan baitzen gure gaztaroan Otelo Saraiva de Carvalho. Diktaduraren aurka, Portugalgo iraultza berak gidatu zuen 1974an. Kitzikagarri zitzaigun nerabezaroan, iraultza oso bat irratiz eskainitako abesti soil batekin has zitekeela jakitea. Grândola vila morena-ren doinu-hitzak ikasi genituen. Egin genuen senidetasun lurretarako bidaia. Hirian, herriak behar duela nagusi ikasi genuen. Eta artea maitatzen ere ikasi genuen, artearen itzalak ematen baitzion herriari babes. Fusilen ahoetako krabelinek are indar sinboliko handiagoa eman zioten Portugalgoari...

1973ko Txile eta Salvador Allenderenetik gentozen; 1974ko Otelo Saraiva de Carvalho eta Portugalgo krabelinen iraultzatik. Tokatzen zen zerbait gertuago eta handia 1975erako. Baina Francisco Franco ohean hil zen. Artea, artelatz zen gurera iristerako. Orduko garaiak gogoan, onar dezagun gutxienez Saraiva de Carvalho ez dela uztailaren 25ean hil, uztailaren 26ko bezperan baizik. Alde ederra dago!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.