andoni egana
HITZ ETZANAK

'Maitena'

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Charles Colin konpositorearen eta Etienne Decrept idazlearen XIX. mendearen amaierako Maitena euskarazko operaren partitura eta libretoa berreskuratu, eta CD bikoitz batean kaleratu dituzte Bilboko Koral Elkartearen ekimenez.

Ez nuen Etienne Decrept idazlearen berri. Eta ez genuen urrutikoa. Baionan sortu zen, eta Bidarten hil. Maitena-ren libretoaren egile, honako hitz hauen bidez xehatzen du operaren eszenatokia: «Teatriak itxuratzen dauku sorropill bat mendito baten gañian. Eskoñetarik, orga bide baten hastapena, zoñek daramana, gurutzian azpitik, ithurri baten alderat. Ithurria, urrunxko baita, ez da ageri. Bide hartarik hurbill, laborari etxe handi bat, haitzez inguratua. Etxe hunen gibelian, hirirat doan bidexka bat. Huntarik eta bertze biderat, teatriaren honduan, sasi-geretadun batek zabaltasun guztia atxikitzen du. Sasitik haratago, etxe multzo bat, eta arras urrun, Españiako mendiak. Exkerretarik, haitz eta zurxuriak landa baten aintziñian».

Ez naiz operazalea, baina diskoa entzuteko gogoa piztu dit azalpen testu labur horrek. Sena sumatzen zaio. Esaldi luze-laburren aukeraketa egokia. Bestelako hitz batzuk. Bestelako musikalitatea. Askotan, ehun urte atzera egiteak aurrera egiteko adorea eskaintzen du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.