Onintza Enbeita.
BIRA

Salaketa

2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Jatorri magrebtarra zeukaten lau gaztek eraso ziotela esan zuen. Ez dago halakorik izan denaren zantzurik. Pista guztiek diotenaren arabera, asmatu egin zuen guztia. Voxen inguruan mugitzen omen da. Faxista izan behar du pertsonak, inongo oinarririk ez duen ideologia bat defendatu ahal izateko eraso bat asmatzeko. Ez baita kasualitatea erasoaren egileak atzerritarrak izan zirela esatea. Ordea, bere inguruko jendearentzat normala izango da hau guztia: alderdi legal batean mugitzen dira. Bada, besteontzat ez luke normala izan behar.

Ez da normala halako jazoerak bultzatzen dituen jendeak telebistan bere iritzia ematea edo egunkarietan agertzea edo sare sozialetan libre ibiltzea. Bai, zentsuraz ari naiz. Edo ez. Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea da eta haren aldekoa naiz. Kontua da adierazpen askatasunaren gainetik dagoela beste batzuen oinarrizko eskubideen kontrako diskurtsoak darabiltzan jendea.

Izugarria da zein eroso bizi izan diren faxistak demokrazia deitu zaion sistemaren barruan, eta are izugarriagoa nola asaldatu diren euren pribilegioak arriskuan ikusi dituztenean. Espainiar estatuko justizia sistemak ez ditu isilduko, baina gure esku dauden medioetan ahotsa kendu egin behar genieke. Gero alferrik baita eskuak burura eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.