Onintza Enbeita.
BIRA

Ni ere bai

2022ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Nik ere ikusi dut Bilboko alkatea izan nahi duen emakumeari buruzko telesaila. Fokupean egoteko erabakia hartzen duten emakume gehienek lez, horrek ere etsaiak egiten ditu bidean, eta bistatik kendu gura dutenek gizon batekin larrutan azaltzen den bideoa egiten dute publiko. Hori da telesailaren abiapuntua, baina hainbat indarkeria gurutzatzen dira zortzi kapitulutan. Kontua da oso ezaguna egin zaidan sentipena transmititu didala tramak: babestuta sentitu behar genukeen eremuetan babesik ez sentitzea. Alderdikideak, lankideak, kuadrilla... isildu egiten dira askotan, edo gauza desegokiak esaten dituzte. Ez baitut uste egokia denik babestu gura duzun pertsonari «hau gaizki dago, baina...» esatea. Ez zaie lagunei gezurrik esan behar, baina gauzak baretu arte itxarotea ere ez da asko eskatzea. Emakume askori gertatu zaigu geure burua haize zakarrak harrapatuta ikustea, eta babes bila joan garen lekuan zalantzan jartzen gaituztela sentitzea. «Ni ere bai» edo «niri ere bai» esaten dugunean, horretaz ere hitz egin beharko genuke. Poliziak eta epaileek sinets diezaguten ez litzateke hain zaila izan behar, baina beste guztiok biktimari sinisten badiogu, erasotzailea ezin da eroso egon alderdian, lantokian, kuadrillan edo biktimarekin konpartitu duen beste edozein lekutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.