andoni egana
HITZ ETZANAK

Esnearekin

2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Bertsolarioi zigun miresmena baliatuz, eskaera bat egitera joan gintzaizkion Jorge Oteizari etxera. Bertsozale Elkartearen logotipo berria Par móvil artelanean oinarriturik osatu nahi genuen, eta bere baimena behar genuen horretarako. Segituan eman zigun baiezkoa. Eta gero, solasaldia izugarri luzatu zen. Azken urteetan zaindu zuen emakumea etorri zitzaigun halako batean kafea eskaintzera. Batek hutsa, besteak esneaz... Jorge berriketan ari zen, kafe eskaintzari sorgor, eta neuk galdetu nion: «Jorge, zuk kafea esnearekin?». Bizi erantzun zidan ezetz, ez zuela inoiz esnerik probatzen. 150 urte zeramatzala kaferik probatu gabe. Irri murritx batek egin zidan ihes izugarrikeria haren ondotik. Eta kargu hartu zidan: «Ez barrerik egin! Ez dut gezurrik esan. Nik ez dut esnerik hartzen, gure amak ere ez zuen hartzen eta ezta amonak ere!».

Orain, saltsa sortu da. Oteizaren artelanen erakusketa batean ikusgai jarri dituzten lanen batzuk bereak ez direla dio zenbait adituk. Erakusgai jarri dituztenek, aldiz, eskultorea Argentinan bizi izan zen garaikoak direla diote...

Arteaz deus gutxi dakien hau, esneaz akordatu da. Akaso, amaren sabelean zegoela egin zituela defendatuko zukeen Jorgek. Edo ama amonarenean zegoenekoak direla. Edo... auskalo!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.