Onintza Enbeita.
BIRA

Hor zeuden

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Hortxe bertan zeuden. Espinete Kirikolatzaren programan agertzen ziren, baina guk ez genuen panpinetatik harantzago ikusten jakin. Epi eta Blas zuten izena gaztelaniazko bertsioan. Orduak eman genituen haiei begira, eta asko jota lagunak izango zirela baino ez genuen pentsatu. Gehienok pentsatu ere ez genuen egin euren artean ezer izan zitezkeenik. Eta badakizue, pentsatzen ez dugunean, ustez normalak diren gauzak ikusten ditugu: gizonezko bi, ezer izatekotan, lagunak izango direla haien artean. Mark Saltzman programako gidoilariak ireki dizkigu begiak Espinete desagertu eta hiru hamarkadara: bere bikotean oinarrituta idatzi zituen Epi eta Blasen istorioak. Haren buruan beti egon zen bikote homosexuala zirela panpina biak. Buru bete armairu sentitu naiz berria irakurri dudanean.

Orain, lehen ez bezala, bikote artistikoez pentsatzen hasi naiz: Heidi eta Klara, Javi eta Pancho, Leroy Jhonson eta Jessy Borrego, Bea eta Desi, Bud Spencer eta Terence Hill, Alaitz eta Maider, Laurel eta Hardy... Ez, nik ez diot denak homosexualak direnik, baina zergatik ez zaigu inoiz burutik pasatu haien artean sexua egon daitekeenik? Eta zergatik Heidi eta Pedroren artean bai? Edo Richard Gere eta Julia Robertsen artean bai?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.